lunes, 6 de junio de 2011

BELTXARGA:


Hankak palma bezalakoak ditu. Aurrera joaten denean laku gainean irriztatzen dela ematen du... Baina handia eta astuna denez, hegaldatu ahal izateko, luzez lasterka ibili eta hegalak astindu behar ditu ur gainean!!

Noizean behin, kumeek lokuluxkak edo paseotxo bat egiten dute handien bizkar gainean.

miércoles, 18 de mayo de 2011

5.MAILAKOAK EGIN ZUTEN BIDEOA, OSO POLITA!

Ba dakit hau ez dela animaliei buruzko ezer baina oso polita da. Eta gainera animalia askok esnea hartzen dute txikitan gizakia bezala, bere amen titietatik.

Mesedez sartu bideo honeta eta ikusi nire eskolako 5.mailakoak egin duten bideo hau, oso polita da!!!

martes, 22 de febrero de 2011

ERBINUDEA:


Jateko sagu eta beste karraskariak aurkitzen dituen leku orotan bizi da. Txikia eta oso malgua, 20 zentimetroko txanpon baten tamainako zulo batetik sar daiteke!

Erbinudeak airea usnartzen du. Bera harrapatu nahian dabilen azeriaren usaina oso urrutitik hartzen du.

sábado, 22 de enero de 2011

ARRAIN GORRIA:

"Urrearraina" izena ere badu. Besteak beste, parkeetako putzuetan bizi da, eta bertan askoz lodiagoa izaten da. Erresistentzia handikoa denez, neguan ere ondo moldatzen da, baita izotz azpian ere.

Arrain ontzi handia behar du!

TXAKURRA:

Zaintzen zaitu, triste edo pozik zauden asmatzen du... Lagun argi-argia da txakurra. Energia asko duenez, egunero paseatu behar du. Baina hirian loturik eraman, eta ondoan egoten erakutsi behar diozu.

Ezkutaketan, baloiarekin, zerbait ekartzen jolastu: txakurari dibertitzea asko gustatzen zaio.

HAMSTERRA:

Egun eta gauez mugitzen ari da eta zaratatsu samarra da! Jar ezazu gurpiltxo bat bere kaiolan: itzulipurdika aritzea gustatzen zaio. Emaiozu karraskatzeko egurra ere, etengabe hazten ari zaizkion hortzak gastatzeko.

Askotan, masailetako poltsetan janari-erreserbak egiten ditu hamsterrak.

domingo, 2 de enero de 2011

ITSAS-TXAKURRA:

Ur azpian luzez egon daiteke arnasa hartu gabe. Oso ongi egiten du igeri, eta hartz zuri edo orka betek harrapatu nahi duenean ziztu bizian aldatzen du norabidea.

Itsas txakurraren azal azpian koipe-geruza batek bero mantentzen du!