martes, 21 de diciembre de 2010

IZURDEA:

Munduko itsaso guztietan ikus daiteke, tximistaren modura, salto arinak egiten... Agian, noizbait, kostaldetik hurbil agerian ikusteko aukera izango duzu, Donostiako Kontxan adibidez!

Izurdeak taldeka bizi dira, arrainak harrapatzeko eta etsaietatik babesteko.

Izurdea azkarra eta kuxkuxeroa da. Ez da jendearen beldur. Uretan txapelduna da. Jolastea ere izugarri gustatzen zaio: nork egingo du jauzi altuen?
Izurdea irribarretzu dagoela dirudi! Arrain irristakorrak hartzeko hortz txiki zorrotzek muturrari ematen dioten itxuragatik da. Defendatzeko ere erabiltzen du etsailaren sabelean kolpeka arituz.

2 comentarios: